“Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa“ graduondokoaren baitan, ALTERNATIBAK saio irekiaren bideratzailea izango da Itsaso Olaizola, Kutxa Ekoguneko Kultura eta Hizkuntza Aniztasuna teknikaria.
Begirada osagarrietatik (hirigintza, feminismoa, zientzia, kultura, ekologia) lurraldea eta hizkuntza kudeatzeko proposamenak jarriko dira mahai gainean. Euskaraz bizitzeko aukerak, gogoak eta guneak zabalduko dituzten garapen eta kudeaketa ereduak bilatu-partekatu nahi ditugu.
Saioa apirilaren 29an (larunbata) Eibarreko UEUren egoitzan (Markeskoan) egingo da, 9:30-14:00 ordutegian eta sarrera librea izango du (izena eman behar da a.latatu@ueu.eus helbidean).
Egitaraua:
9:30-10:00. Lorea Agirre, JAKIN aldizkariko zuzendaria.
10:00-10:30. Pablo Suberbiola, Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria.
10:30-11:00 Xabier Harlouxet/Anaiz Agirre, BIZI mugimendu ekologistako kideak.
11:00- 11:30. Patxi Galarraga/Miren Vives, PROJEKTA-ko arkitektoak.
11:30-12:00 Kafe etena
12:00-14:00 Mahai ingurua. Azaldutako begiraden osagarritasuna bilatzen saiatuko gara eta lurraldea eta hizkuntzaren arteko lotura izango da hausnarketaren ardatz, Itsaso Olaizolaren gidaritzapean.