Albisteak

2015 Azaroa 02

'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka hartu eta eman' ekimenarekin bat egin dugu

Aurten ere Errigora hemen da “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka hartu eta eman” ekimenarekin eta Kutxa Ekogunetik bat egin dugu kanpaina honekin, gure “Kultura eta hizkuntza aniztasuna” eta “Kontsumo eta ohitura jasangarriak” bultzatzeko helburuekin bat baitator. Bertako ekoizpenari bultzada eman, gertuko kontsumoa sustatu eta euskalgintzako eragileei ekarpena egiten die kanpaina honek.

Azaroaren 8ra bitartean Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saskia eskatu dezakezu 50 euroren truke. 15 ekoizlek arreta eta maitasunez ondutako produktu sorta. Horixe da, kanpainan parte hartzea erabakiz gero, hartuko duzuna. Baina ariketa honek norabide bikoitza du. Izan ere, keinu berean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzu. Batetik, bertako ekoizpenari bultzada emango diozu, eta, bestetik, saskiaren balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da. Bertako ekoizpenari bultzada emando diozula diogu, 15 ekoizleren atzean dozenaka langile eta ehunka nekazari baitago.

Euskarari dagokionez, aurtengoan diru ekarpena ondorengo hiru proiektuetara joango da:  

  • Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenera   
  • Erriberako AEKra   
  • D eredua Nafarroa osora hedatzeko ekimenetara

Zein produktu daude otarrean?

  • Ardo beltz botila (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
  • Litro erdiko oliba olio birjina estra botila (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo edo La casa del aceite)
  • Melokotoia almibarrean (Almanaque)
  • Orburuak (Ebron edo Maria Jesus)
  • Potxak (La Churta edo Maria Jesus)
  • Kardua (Maria Jesus edo Pedro Luis)
  • Mahats zukua (Ekolo)
  • Almendrak (Ntra. Sra. del Rosario)
  • Pikillo piper ontzi txikia (Iturri)
  • Pikillo piper ontzi handia (El Escolar edo Meleta)
  • Zainzuriak (Iturri)
  • Melokotoi marmelada (Pedro Luis)
  • Pikillo piper untapana (Almanaque)

Non jaso saskia?

Zure eskaria Donostiako Kutxa Ekogunea parkean (Rekalde - Hernani errepidea z/gabe ) jaso beharko duzu azaroak 19tik-25era (08:30-17:00). Kutxabankeko langilea bazara 5€ren truke zure bulegora eramango genizuke. Horretarako adierazi “Oharretan” zein bulegotara bidali saskia.

+ Erosi Errigora otarra