Albisteak

2017 Ekaina 26

'Ongi etorri baserrira' ekimenak Kutxa Fundazioaren diru-laguntza jaso du bigarren urtez

Beste urte batez, Kutxa Fundazioak 'Ongi etorri baserrira' ekimenari diru-laguntza eman dio. Ekimen hau, baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz sortu zuen ENBA sindikatuak 2014 urtean. Horrela, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskainiko dute aurten ere, Gipuzkoa eta Bizkaiko 29 baserrietako ateak zabalduz. Uztailaren 7 eta 8an izango dira irteerak.

Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dugu denon esku.

Irteera hauetan izena ematea beharrezkoa da helbide honetan: ongietorribaserrira.eus

Uztailak 7an, ostirala

- Irun. LASTAOLA baserria (esne behiak) / NIREA haur tailerra izango da bertan

- Oiartzun- Errenteria GALTZATA baserria (ardiak- gazta) eta USASKUE baserria (marrubiak negutegian).

- Oñati. GOMIZTEGI baserria (ardiak-gazta).

- Eskoriatza. AGARRE baserria (larre behiak eta basogintza).

- Elgoibar. MAUSITXA baserria (ardiak-gazta eta larre behiak). / (Bisita euskara hutsean)

- Errezil. BASABE-BARRENA baserria (sagastiak eta baserriko ogia)

- Muskiz. C.B. LA SEQUILLA/ A. Fernández (larre behiak – txerriak)

- Orozko. Urigoitiko Txorizoak (aire libreko txerriak - txorizoa)

Uztailak 8an, larunbata

- Aralar-Ataun. ESNAURRETAko bordara Joseba Insausti artzainarekin batera, bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko. Oinez orduterdiko bidea da eta norberak bere ogitartekoa eman behar. Arratsaldean, bazkal ondoren, Ataungo AGERRE HAUNDIko baserrian belarra kable bitartez nola garraiatzen duten ikusiko dugu. (Bisita euskara hutsean)

- Asteasu. BULANO baserria (esne behiak) / (Bisita euskara hutsean)

- Azkoitia. JAUREGI baserria (Lumagorriko oilaskoak) / NIREA haur tailerra izango da bertan

- Zarautz. BASO-BELTZ baserria (barazkigintza) eta LURBERRY, fruitu txikien landare mintegi ekologikoa eta landaketak. (ahabia, andere-mahatsa, mahats arantza, mugurdia, masusta eta marrubia) / (Bisita euskara hutsean).

- Getaria. GAINTZA txakolindegia (mahastiak - txakolina)

- Beizama. URKI baserria (aire libreko txerriak) eta ARRETA baserria (ardiak- gazta).

- Irun. Irungo OIHANALDE baserria (larre behiak) eta OLA sagardotegia (sagastiak-sagardoa) bazkari kontratatu daiteke bertakoekin aurrez hitzeginda.

- Azpeitia. PREMI-ETXEBERRI baserria (larre behiak, ardiak eta gazta).

- Urnieta. EULA sagardotegia (sagastiak-sagardoa)  ADARRAZPI baserria (ardiak-gazta/mamia), bazkari-dastaketa kontratatu daiteke bertakoekin aurrez hitzeginda.

- Zerain. OLABIDE (ardiak) eta OIHARTE sagardotegia (sagastiak-sagardoa) bazkaria kontratatu daiteke bertakoekin aurrez hitzeginda.

- Berriz-Elorrio. AIARBI baserria (esne behiak) eta ARTIALDE baserria (Lumagorriko oilaskoak)

- Ubide - Orozko. PAGOBIETA baserria (ardiak eta gaztandegia) eta FIDEL ABANS ganadutegia (larre behiak).

Irteera hauetan izena ematea beharrezkoa da helbide honetan: ongietorribaserrira.eus