Albisteak

2020 Iraila 30

'Udako baratze ederrak' lehiaketako 8 finalistak baditugu!

Bozkatu gogokoen duzuna eta bertako produktuen 2 saskien zozketan sartuko zara. Animatu!  

Udako Baratze ederrak lehiaketako 1. Fasearen amaierara iritsi gara.  Kutxa Ekogunean Baratze Parke Sareko 8 lursail ederrenak aukeratu ditugu lehiake honetan parte hartu duten 23 lehiakideren artean. Ez da lan erraza izan aukeraketa egitea baina baditugu jada lehiaketaren 2. fasera pasa diren 8 finalistak.

Bigarren fase honetan, sailkatu diren 8 finalistetatik saria eskuratuko duten 3 lehiakide onenak aukeratuko dira, bozketa bidez. Sariak ondorengoak izan dira:

  • 1.saria: 80 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
  • 2.saria: 60 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
  • 3.saria: 40 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.

Bozketzeak saria du! 30 €-ko balioa duten bertako produktuen 2 saski zozkatuko dira bozketu dutenen artean. Parte hartu nahi? 

Bozkatzeko jarraibideak ondorengoak dira:

  • Nork? Baratze Parke Sareko lursail baten titularra izan behar da bozkatzeko. Pertsona bakoitzak boto bat emateko aukera izango du eta ezingo du bere burua bozkatu.
  • Noiz? Urriaren 1etik 7ra (biak barne).
  • Aukeraketa egiteko irizpideak:  lore eta barazkien aniztasuna eta osasuna, lurraren kalitatea, baratzaren konposizioa eta koloreen edertasuna. Ez da argazkigintza lehiaketa bat. Baratze ederrenen lehiaketa da.
  • Nola? Bozka baratzeparkea@ekogunea.eus helbidera bidaliko da epe barruan, aukeratzen den lursailaren zenbakia adieraziaz. Bozkatzen duen pertsonak bere izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa bidaltzearekin batera, bere Baratze Parkearen izena eta bere lursail zenbakia jakinarazi beharko ditu.

2020ko urriaren 9an emango ditugu ezagutzera hiru lehiakide irabazleak eta zozketako bi irabazleak webgune honetan. Zorte on!

Kontsultatu HEMEN lehiaketaren oinarriak.


Ikusi hemen 8 lursail finalisten argazkiak eta deskribapena