Albisteak

2020 Abendua 10

'Udako Baratze Ederrak' lehiaketaren irabazleek sariak jaso dituzte

Pasa den udan Udako Baratze Ederrak lehiaketa jarri zen martxan Baratze Parke Sareko baratzekideen artean.

Zumaiako Baratze Parkeko Aldara izan zen irabazle, bigarren saria Zumarragako Baratze Parkeko Marijoserentzat izan zen eta hirugarrena berriz Kutxa Ekoguneko Baratze Parkeko Leyreren baratzarentzat.

Oraintxe jaso berri dituzte irabazleek euren sariak. Baita lehiaketako partaideen artean zozketatutako sarien irabazleek ere.

Guztiei zorionak eta gozatu sariaz!