Albisteak

2019 Apirila 25

Furgobaratza beste herri batzuk bisitatzen

Kutxa Ekogunearen Furgobaratzak bere bideari jarraitzen dio, eta laguntza eta aholkularitza teknikoa ematen dizkie Gipuzkoako ortu edo baratze-sareko erabiltzaileei.

Gaur, apirilak 25, osteguna, Lezoko Baratze Parkean izango da, eta bertan Lore jangarriak tailerra ere emango da, geure jakiak ondu edo prestatzeko zein lore eta kimu erabil ditzakegun ikasi ahal izateko.

Eta datorren astean Legorretan eta Beasainen izango da; eta maiatzean Ordizia, Azpeitia, Ikaztegieta, Anoeta eta Donostia bisitatuko ditu. Kontsulta ezazu hemen datozen egunetarako egutegia.


Baratze Parkeari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi? Sartu HEMEN