Albisteak

2020 Uztaila 05

Kutxa Ekogunean martxan gara berriro

Ekainaren bukaerarekin batera normaltasun berria iritsi zen Kutxa Ekogunera ere.

Bulegoetara presentzialki lan egitera bueltatu ginen, udalekuei inoiz baino gogotsuago ekin genien eta  lehenengo ikastaroak izan ditugu: lore sortak egiten ikasi, baratza ekologikoaren oinarriak ikasi eta natura hezkuntzan erabiltzeko pistak ematen saiatu gara. Gure ekintza guztietarako argi dugu, segurtasun neurri eta aliatu ezin hobea dugula natura bera. 

Naturan Hezi, orain da unea! EHUko Uda ikastaroan Aranzadi Zientziako Elkarteko Iñaki Sanz-Azkue, Ander Izagirre eta Yoana Garcia, narrastiez, anfibioez eta landareez aritu ziren eta uhandre palmatua, txantxiku zapaburuak, ziraunak, musker berdeak eta sugeak ikusteko zortea izan genuen!

Kutxa Ekoguneko parkean natura borborka daukagu.

Partehartzaileak ikastaroan