Albisteak

2016 Maiatza 16

2.000 pertsonatik gora Kutxa Ekoguneko Udaberri festan

Azkenean eguraldia lagun izanik jendez gainezka izan genuen atzo Kutxa Ekoguneko Udaberri Festa, 2.000 bisitaritik gora izan zen parkeko ekintzatan parte hartzen goizeko 11.00etatik arratsaldeko 20.00etara.

Goizeko 11.00etan hasita Familia Ginkanan 200 pertsonek hartu zuten parte, bixita gidatuetan 150 inguru, goizeko tailerretan beste hainbeste eta produktu ekologikoen dataketetan 250 bat. Parkeko oilotegia eta poniak ikusten ere pasian zebilen jende kopurua nabarmena izan zen eta bazkari herrikoian 150 pertsona izateaz gain, tickeak agortu ondoren, jendea multzoka belarditan, bertan erositako taloak eta etxetik ekarritako bazkaria jatea erabaki zuen. 400 bat lagun izan ziren parkean bazkaltzen.

Arratsaldeko ekintzatara hurbildu zen jende kopurua oraindik nabarmenagoa izan zen. 1.000 pertsonatik gora izan ziren Play’n’kids taldearen kontzertuan, arratsalderako antolatutako bost tailerren ondoren.

Parkeko aparkalekuetako 230 plazak bete zirenean, goiz eta arratsaldez, kotxeak Miramoneko Parke Teknologikora bideratu eta Kutxa Ekoguneak antolatutako autobus lanzaderan hurbiltzen zituzten parkera arazorik gabe.

Argazki galeria