Albisteak

2016 Urria 13

70 talde arituko dira Gasteizko Euskararen Ginkanan

Guztira 290 gaztek eman dute izena Gasteizko Euskararen Ginkanako bigarren edizio honetan. Guztiek aurkezpen bideo bat egin dute horretarako, gehienak oso txukunak, gustura ikusteko modukoak dira. Beraz, zorionak eman behar dizkiegu gazteei. Ikusi nahi nolako aurkezpenak egin dituzten? Sakatu hemen.

Azaroaren 21era bitarte, internet bidezko 6 proba egingo dituzte “Hizkuntza aniztasuna eta sare sozialak” gaia hartuta. Eta jadanik Ginkanako bigarren proba zintzilikatuta dago www.euskararenginkana.eus helbidean.

Final handia abenduaren 1ean burutuko da, Oihaneder Euskararen Etxean eta  2.000 euro banatuko dira saritan.

 

Munduko kulturak eta hizkuntzak konektatuz

Gasteizko Euskararen Ginkanako parte hartzaileek, munduko kulturak  eta hizkuntzak elkarrekin konektatuz, euskarari hauspoa emango diote, modu dibertigarrian. Euskaldunok munduko hizkuntza aniztasunari egiten diogun ekarpen handiena euskarari eustea eta euskara besteoi ematea baita.