Albisteak

2016 Maiatza 17

Abian da I.Bioeraikuntza Jardunaldia Donostian

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zein lotura dago bizi garen etxebizitza eta gure osasunaren artean? Nola hobetu logela gure gorputza leheneratzeko? Galdera hauei eta gehiagori erantzuten ari dira Donostiako Tabakaleran egiten ari diren I.Bioeraikuntza Jardunaldietan. Kutxa Ekogunea jardunaldien babesleetako bat da eta bertan partzen ari gara.

EGITARAUA

Astelehena 16. 19:00 Donostiako I.go Bioeraikuntza Jardunaldien irekiera.

Jardunaldien baitan kokatutako "Habiak" izeneko argazki erakusketa inaguratuko da. Bertan hurrengo kontzeptuaren inguruan erreflexionatu nahi da; "Zein esanahi du zuretzat Kabiak bioeraikuntzan?"

Bioeraikuntzan adituak direnen eskutik konferentzia, "Bioeraikuntza errealitate bat da" izenpean.

- ¿Qué es la bioconstrucción?. Acercando una realidad. María Figols. Arquitekta Teknikoa. Bioeraikuntzako institutoko lehendakari ordea..- Materiales ecológicos: salud y eficiencia. Construir sostenible en las ciudades es posible. Josep Bunyesc. Eraikuntza pasibo eta jasangarrian arkitekto aditua.- Impaktu baxuko eraikuntzak: Ekoguneko eraikinen adibidea. Xabier Bereziartua. Arkitekto teknikoa. Kutxa Ekogunea.- La bioconstrucción urbana: ¿Es posible en nuestros pisos? Ejemplos de actuación en la ciudad. Marta Epelde. Arkitekto teknikoa. Kursaal Green.

Asteartea 17. 19:00 Etxebizitzak eraikitzeko material jasangarriei buruzko proiekzioa. “Paja Mental 2”. Ondoren mahai-ingurua.

Asteazkena 18. 19:00 "Osasuna eta bioeraikuntza: Materialak, etxeko anbientea eta ohiko gaixotasunen arteko lotura zuzena" izenburupean adituen eskutik konferentzia. Gai ezberdinak jorratuko dira, gure etxebizitzetan anbiente egoki bat izatearen garrantzia eta zaindu beharreko sustantziak hori lortu ahal izateko.

- Experiencias alemanas sobre materiales y salud. Cómo surgió la Bioconstrucción. Petra Jebens. Bioeraikuntzako institutoko lehendakaria. Arkitekta. Presidenta del Instituto de Bioconstrucción.- Alergias y ambiente interior: cómo afecta la salubridad de la vivienda. Teresa Merino. Erizain espezialista- Qué sustancias debemos tener en cuenta en el ambiente interior. Aitor Axpe. Arkitektoa eta Eraginkortasun energetikoaren irakaslea. Kursaal Green-eko kolaboratzailea

 

Osteguna 19. 19:00 Eraikin osasuntsuak lortzeari buruzko dokumentalaren proiekzioa. “Homo Toxicus”. Ondoren mahai-ingurua.

Larunbata 21. Eraikinen barnealdeetan erabiltzeko material egokienei buruzko tailer erakusgarria. Estaldura naturalei buruzko sarrera hitzaldia. Joaquim Reinecke.

- Helduak: Buztinezko morteroen erabilera barne espazioetan. Txarla, demostrazio praktikoa eta parte hartzaileen praktika.

- Haurrak: Osagai naturalekin pinturak egiteko tailera. Material naturalen bidez pinturak egin ondoren hauek erabiliko dituzte tailerrean bertan.

Larunbateko tailerretan parte hartzea doakoa da, baina plaza mugatuak dira, 20 pertsona tailer bakoitzeko. Hortaz aurrez izen ematea gomendatzen dizugu. Izen emate fitxako oharren atalean adierazi mesedez helduentzat edo haurrentzat tailerrean parte hartu nahi duzun.

 

Gehiago jakiteko:

- Passiv Hause-i buruzko hizketaldia Euskadi Irratian, Xabier Bereziartua Kutxa Ekoguneko Eraikin eta obren arduradunarekin