Nahiz eta eguraldiak gehiegi lagundu ez, ehun bat lagun hurbildu ziren apirilaren 26an ospatutako Alegiko II. Azoka Ekologikora.
Nahiz eta eguraldiak gehiegi lagundu ez, ehun bat lagun hurbildu ziren apirilaren 26an ospatutako Alegiko II. Azoka Ekologikora. Bertako produktuak, landare eta hazi ekologikoak eta Alegiko DBHko ikasleen pintxoak eta edariak izan genituen besteen artean. Baratzekidea ez zena, aitzakia ederra izan zuen Alegiko Baratze Parkera hurbiltzeko eta ezagutzeko.
Baratze Parke Sareko aktibitateen eskaintza barne, “Tomatea, baratzeko erregina” tailerra ere burutu zen, tomatearen zainketa ekologikoaren xehetasunak azalduz partaideei.