Albisteak

2018 Otsaila 07

Ama Hizkuntza Meme Erronkarekin bat egiten dugu Kutxa Ekogunean

UNESCOren 2018ko otsailaren 21eko Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, 'meme'-en erronka dibertigarria jarri dute martxan eta parte hartzeko gonbita luzatu dute.

Erronka: Zure ama hizkuntzan meme original bat sortu. Gehitu #MemeML + #hizkuntza hitz-traola, partekatu interneten eta zabaldu lau haizetara. Adib: #MemeML #euskara

Kutxa Ekogunetik hasi gara meme sorta bat sareetan zabaltzen. Jarraian dituzue batzuk: