Albisteak

2015 Ekaina 17

Anoetako Baratze Parkea abian da

Guztira, 36 lursail daude, hauetatik 31 esleitu dira dagoeneko; 3 talde bereziei eman zaizkie eta gainontzeko 28 gainontzeko herritarrei. Oraindik libre dauden gainontzeko 5ak eskuratu nahi dituzten herritarrek izena eman dezakete udaletxeko idazkaritzan.

Anoetako Baratze Parkeko baratzezainak beren baratzak lantzen.

Gipuzkoako baratzeak martxan jarri ahala, Baratze Parkea Sarea gauzatzen eta sendotzeko doa, Kutxa Ekoguneak Udalei nola baratzekideei zerbitzu ezberdinak eskura jarriz, besteak beste: baratzeen jarraipenak, formazioko ikastaroak  eta tailer praktikoak, ekitaldiak, baratzetarako material desberdinak (konposta eta egituratzailea GHKri esker, erremintak Bellota-ri esker...), informazioa eta aholkularitza teknikoa, auzolanen antolaketa, e.a.

Baratza parkean, partzelaz gain, erabiltzaileek etxetxo bat edukiko dute lanabesen biltegi eta aldagela gisa. Baratzeak erabiltzeko baimenak urtebeteko epea izango dute eta gehienez, beste lau urte luza daiteke.

Barazkiak modu ekologikoan ekoiztuko dira eta honen oinarriak ikasteko helburuarekin, esleipendunak ikastaroa egin zuten pasaden martxoan. Honez gain, apirilean Kutxa Ekoguneak martxan jarritako Furgobaratza zerbitzuari esker, Anoetako baratzekideek aukera izango dute hilean behin beraien galderak, kezkak eta arazoak furgobaratzeko teknikariari azaltzeko, zuzenean aholku teknikoak, konponbideak edo gomendioak jasoz. Beste Baratze Parketan bezalaxe, furgobaratzak hurbilduko dizkie ere landarea eta baratzetarako beste produktu ekologikoak. Gaur bertan egon da furgobaratza Anoetako Baratze Parkean.

Baratze Parkea webgunea

Baratze Parke Sareak duen ekarpenik erabilgarrienetako bat www.baratzeparkea.ekogunea.eus webgunea da. Bertan izena emanez gero, buletin bitartez izango dute ekintza guztien berri gainera. Honen bidez, erabiltzaileek Baratze Parkea Sareko informazio guztia eskuragarri izango dute: baratzezaintzari buruzko aholku praktikoak, ikastaroak, ekimenen agenda, argazki galeriak,... eta baita beste herrietako kideekin harremanak egiteko ere.

Bestalde, Baratze Parkea Sareko kideek foroan parte hartzeko aukera dute. Modu honetan, herri ezberdinetako Baratze Parkeko partaideek elkar ezagutzeko eta informazioa zein gomendioak elkar trukatzeko aukera dute.

Topagune birtualari esker, nekazaritza ekologikoa praktikatzeko ekarpenak, aholkuak eta kezkak azaldu ahal izango dituzte egunez egun, baita argazki eta bideoen bidez.