Albisteak

2015 Apirila 09

Anoetako Baratze Parkea martxan

Jada beste kide bat dugu Ekoguneko Baratze Parke Sarean, Anoetako Baratze Parkea.

Jada beste kide bat dugu Ekoguneko Baratze Parke Sarean, Anoetako Baratze Parkea.

40 m2-ko 35 partzelez osatua dago. Horretaz gain, lanabesak uzteko etxola dute, takila eta guzti. Auzolan egun bat antolatu zuten eta baratzeak mugatu eta zenbakitu zituzten.

Bertako erabiltzaileek ikastaro teoriko praktikoa jaso ondoren, baratzeak erabiltzeko moduan dira eta eguraldi onarekin batera udaberriko landaketak egiten hasteko garaiz dabiltza.