Albisteak

2013 Maiatza 27

Apunta zaitez baratza bat nola egin ikasteko ikastaroan

Aurreko bi ikastaroen arrakasta ikusita, hirugarren edizio bat egingo da baratza bat nola egin jakin nahi duten guztiei zuzendutakoa. Izena emateko epea ekainaren 14ean amaituko da.


HELBURUAK

Baratzezaintza ekologikoan hasteko beharrezko gaitasunak erakustea parte-hartzaileei. Helburu hau lortzeko, teoria eta praktika tartekatuko dira.



EGITARAUA


Baratzezaintza iraunkorraren oinarriak:

•    Nekazaritza ekologikoa
•    
Lurra, baratzaren oinarri
•    
Zer eta nola landatu

•    Zainketak eta teknikak
•    
Azterketa eta plangintza


Edizio honek berezitasun bat izango du, udarako ekoizpena jaso eta neguko barazkiak ereiteko aukera izango duelako.

DATAK


Ikastaroa ekainaren 18an hasi eta irailaren 25ean amaituko da (abuztuan ez da klaserik izango). Asteartetan izango dira klaseak 15:00etatik 17:00etara Kutxa Ekogunean, Oriamendi 170, Donostia. 

Izena emateko epea irekita dago eta ekainaren 14ean amaituko da.




PREZIOA

110€  (99 € Kutxabank-eko bezeroentzat).


Kutxabank-eko ordainketa kontua: 2095 5381 14 1061857461
Ordainketa egiteko kodea: Izen-abizena eta FLG_016


-  Matrikula ordaintzeko azken data: ekainak 14.
- Ordainketa aurretik egitea beharrezko da matrikula gauzatzeko.ʉ۬- Ikastaroko lehen egunean matrikula ordainagiria ekarri beharko da.



OHARRAK

*
- Hizkuntzak: Parte hartzaileen euskara-gaztelania hizkuntza gaitasunetara egokituko da ikastaroa. Ikasle guztiek euskarazko ulermen gaitasuna badute, euskaraz. Gainerako kasuetan, irakasleen azalpenak eta ikasmaterialak bi hizkuntzetan izango dira, beti ere, euskarari lehentasuna emanez



*

- Partaideek eraman beharrezko materiala: Lan arropa eta eskularruak

Eman izena