Albisteak

2021 Martxoa 22

Argitaratu da Kutxaren 2020ko Jarduera Txostena

2020a oso urte zaila izan da guztiontzat. Covid-aren etorrerak mundua nahastu du. Ziurgabetasun-uneak bizi izan ditugu, ezagutzen ez genituen egoerei, adibidez konfinamenduari, aurre egitera behartu gaituztenak. Horrek guztiak eragin sozial eta ekonomiko handia izan du osasunean eta beste eremu batzuetan, eta premia berriak sortu ditu.

Egoera horren aurrean, Kutxa Fundaziotik erantzun egokia ematen saiatu gara gure jardueraren bidez. Gure jarduerak eta ekimenak berregokitu behar izan ditugu, eta, zailtasunak zailtasun, neurri handi batean eutsi egin diogu gizarte-jarduerari. Egoerak sortutako premia edo beharrei azkar erantzuteko helburuarekin, lankidetza eta laguntzen ezohiko deialdi bat abiarazi dugu, baita Covid-ak hainbat eremutan izandako eraginari eta aldaketei buruzko gogoeta bateratua egiteko prozesua ere, hainbat adituren iritziak eta ikuspegiak jaso eta erronka berriei buruz hausnartzeko.

Hemen ikus dezakezu gure memoria