Albisteak

2019 Maiatza 20

Arrakastatsua Blasenea mintegi ekologikora bisita

Maiatzaren 16an, Baratze Parke Sareko kide diren Baratze Parke desberdinetako erabiltzaileak bertaratu ginen Zarautzeko Blasenea mintegi ekologikora.

Mintegi ekologiko honetan, bertako barietateez gain, barazki exotiko ugari ere lantzen dituzte, eta giro goxoan, bertako barietate eta barazki exotiko desberdinak ezagutu eta erosteko aukera izan genuen gure baratzeetarako.