Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo 12-16 urteko 31 taldek parte hartu dute Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren 1. Edizioan. Buruntzaldeako 6 herrietako 124 gazte aritu dira elkarrekin jolasean eta lehian, lau laguneko taldeak osatuta: Andoaingo 6 talde, Usurbilgo 9, Astigarragatik 2 talde, Hernanitik 5, Urnietatik 3 eta Lasarte-Oriako 6 talde izan dira.
Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, euskararekin eta euskaraz dibertitzeko taldekako lehiaketa da. Euskararen Ginkanan euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu dituzte Buruntzaldeako gazte lehiakideek. Mundu mailako begiradatik, eskualdeko begirada eta praktiketara egin dute salto.
Ekimen hau hainbat erakunderen elkarlanaren emaitza izan da: Kutxa Ekogunea, Buruntzaldeako Euskara Batzordeak, alegia, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbileko udalak (Gaztelekuak eta Euskara Zerbitzuak) eta Euskaltzaleen Topagunea. Antolatzaileek eskualdeko gazteek euskararekiko erakutsitako motibazioan eta ekintzaletasunean jarri dute azpimarra.
Abenduaren 1ean Orona Fundazioko Areto Nagusian ospatu den aurrez aurreko FINALAren aurkezlea Yago Mateo izan da. Euskararen Ginkanaren ONLINE faseko probetan puntu gehien eskuratu dituzten lau taldeak sailkatu dira final handirako.
Aurtengo edizioko FINAL honetan, azken 4 probak aurrez- aurre burutu behar izan dituzte lau talde onenen artean PARIS 2018 taldeko kideak gailendu eta izan dira Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren 1. Edizioko irabazleak. Astigarraga herrira joan da sari nagusia.
Guztira 1.500 € banatu dira saritan Finalean:
- Talde irabazleak: 1.000 € ko saria jaso du.
- Bigarren taldeak: 500 € ko saria.
- 3. Eta 4. talde finalistak ere ez dira esku hutsik joan. Abenduaren 22an Bitterin egingo den Esne Beltza kontzerturako azken 8 sarrerak eskuratu dituzte lehiakideek.
Ekimen honen arrakasta ikusita, Kutxa Ekoguneak herri eta eskualdeetan Euskararen Ginkanak egiteko aukera zabaldu du. DEIALDIA zabalik Udal eta Eskualdeetako Elkarteentzat 2018ko Urtarrilaren 15era bitartean.