Albisteak

2015 Ekaina 24

Azkoitiko Baratze Parkea, Sareko partaide berria

Egun hauetan jarriko da martxan Azkoitiko Baratze Parkea, Altamira inguruan.  Izan ere, ekainaren 23an zozketa publikoaren bitartez esleitu dira 45 partzelak, beste 20 gehiago libre daudelarik. Beraz, partzela bat eskuratu nahi dutenek Udalera jo behar dute eskaera egiteko.

Ekaina eta uztaila hasieran  “Baratzezain hazi berriak” oinarrizko ikastaroa egin ahal izango dute Azkoitiko baratzekideek, eta ondorioz, baratzezaintza ekologikoko saltsan murgiltzeko prest egongo dira laster!