Albisteak

2015 Uztaila 16

Azkoitiko baratzezainei ikastaroa

Uztaila hasieran jarri zen martxan Azkoitiko Baratza Parkea. Bertan erabiltzaile ugari apuntatu direnez, erabiltzaile guzti hauek 5 orduko ikastaro teoriko-praktikoa jaso dute baratzeetan bertan (larunbat honetan parte hartuko du hirugarren eta azken taldeak).

Ikastaro horretan, nekazaritza ekologikoaren inguruko azalpen teorikoez gain, garai honetako landaketak nagusiak egin ziren, beraien inguruko azalpenak emanez: landaketa garaiak, zaintzak, ureztaketa…

Jende ugari bildu da ikastaroetara eta orain eta dagoeneko baratzak betetzen hasiak dira.