Albisteak

2014 Iraila 24

Azpeitiko Baratze Parkea abian da

Guztira, 116 lursail daude, horietatik 85 esleitu dira eta gainontzekoak eskuratu nahi dituztenek izena eman dezakete udaletxean.

 

Kutxa Ekoguneak elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua egiten du eta horretarako Baratze Parkea Sarea martxan jarri du Gipuzkoako hainbat herritan. Egitasmoak Gipuzkoako 16 udalerritara zabaltzea du helburu eta Azpeitia ere ekimenera batu da.

Azpeitiko Udalak zenbait udal partzela herritarren eskura jarri ditu aisialdirako baratze modura erabiltzeko. Olatz eta Ikasberri artean kokatuta dauden baratza hauek, nekazaritza ekologikoan oinarrituta egongo dira eta bi neurritakoak dira, 40 metro karratukoak Izarraizpe gunean eta 85 metro karratukoak Otzaka gunean.

Lursailak

Guztira, 116 lursail daude, hauetatik 85 esleitu dira dagoeneko; 26 langabeturi eman zaizkio, 30 erretiraturi eta 29 gainontzeko herritarrentzat. Udalak krisi ekonomikoak eragindako egoera latza pairatzen ari direnei bereziki laguntzea erabaki du, eta honela, langabetu eta erretiratuei lehentasuna eman zaie eta izena eman duten guztiei lursaila egokitu zaie. Beste 3 lursail talde berezientzat gorde dira eta oraindik libre dauden gainontzeko 28ak eskuratu nahi dituzten herritarrek izena eman dezakete udaletxeko 3. solairuan kokatzen den Hirigintza sailean.

Nekazaritza ekologikoari bultzada

Era berean, aisialdi aktiborako topagune bat sustatuz zein gizatalde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremanak eta belaunaldi ezberdinen arteko trukea bultzatzatuz eta, era berean, nekazaritza ekologikoari bultzada bat emateko helburua ere badu Baratza Parke Sarea proiektuak.

Eneko Etxeberriak Azpeitiako alkateak adierazi duenez, 80.000€ko babes honi esker.

Produktu ekologikoen ekozipena balorean jartzeaz gain, azpeitiarrek elkarbizitzarako gune publikoa izango dute eskuragarri.

Bestalde, Mikel Insasuti Kutxa Ekoguneko zuzendariak nabarmendu du Baratze Parkea Sarea proiektuak barazkigintza ekologikoa eta ohitura osasuntsuak bultzatzea duela helburu eta ez duela baserritarren lana ordezkatzen, osatzen duela baizik. Aldi berean, Gizarte Ekintzarik gabe halako proiektuak ateratzea ezinezkoa litzatekeela gogoraazi du Mikel Insasutik.

Baratze Parkea Sareko kide izateak dituen abantailen artean, nekazaritza
ekologikoaren inguruko ikastaro katalogo zabala, baratzen mantenua baratzezainen kezkak eta beharrak asetzeko aholkularitza eta ikuskaritza zerbitzua aipatu du Amalia Virto Ekoguneko landa garapen buruak.

Baratza Parkean, partzelaz gain, erabiltzaileek etxetxo bat edukiko dute lanabesen biltegi gisa erabili ahal izateko. Baratzeak erabiltzeko baimenak urtebeteko epea izango dute eta gehienez, beste lau urte luza daiteke Barazkiak modu ekologikoan ekoiztuko dira eta horretarako ikastaroak emango ditu Ekoguneak esleipendunei. Honetaz gain, erabiltzaileek hilero jarraipen tutorial bat izango dute euren kezkak eta zalantzak argitzeko.

 

+ Informazio gehiago: Azpeitiko Baratze Parkea