Albisteak

2015 Uztaila 01

Azpeitiko Baratze Parkean auzolana

Aurreko asteko astelehenean, ekainak 22, Azpeitiko Otzakako Baratze Parkean auzolan eguna antolatu genuen, bertan pilatuta zeuden baratzeko hondarrak zatikatu eta beraiekin konpost tontorrak egiteko.

Eguraldi ona lagun, jende ugari bildu zen eta denbora gutxiren buruan egin genuen konpost tontorra. Era berean, auzokonpost guneetan konposta nola egiten zen azaltzeko tailertxo bat antolatu genuen.

Lan horiek egin ondoren, konpost guneetako materiala zein modutan bota behar den azaltzen duten kartelak jarriko dira bertan eta baita Kutxa Ekoguneko beste Baratze Parkeetan ere, jendeak modu egokian bota dezan materiala.