Albisteak

2021 Iraila 30

Baditugu 'Udako baratze ederrena Lehiaketa'ren finalistak

Baditugu 'Udako Baratze Ederrenak' lehiaketaren 8 finalistak!

Orain Baratze Parke Sareko baratze ederrena aukeratzeko ordua iritsi da. Eta baratzekideen eskutan dago 8 finalisten baratzetatik zein den ederrena aukeratzea.

Bozketa urriaren 1etik 10era egingo da (biak barne). Pertsona bakoitzak boto bat emateko aukera izango du eta ezingo du bere burua bozkatu. Lursail ederrenarentzat bozka baratzeparkea@ekogunea.eus helbidera bidaliko da epe barruan eta izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa bidaltzearekin batera, bozkatzen duen pertsonak bere Baratze Parkearen izena eta lursail zenbakia jakinarazi beharko ditu. 

2021eko urriaren 13an ezagutuko dira hiru lehiakide irabazleak eta zozketako bi irabazleak.