Zerbitzua eta Lana gorengo maila eskuratu dugu 2016 urtearen amaieran. Urte berria hasteko oparirik ederrena izan da.
“Zerbitzua Euskaraz” maila eskuratu genuen 2014an eta orain, hizkuntza-ekologia oinarri duen Hizkuntza Politika jarraiki, “Zerbitzua eta Lana” gorengo maila eskuratu dugu. Zerbitzua euskaraz ematetik, lana ere euskaraz egiteko neurri zehatzak hartzeak eman du bere fruitua.
Kanpo eta barne funtzionamenduan hizkuntza aniztasuna balioan jartzearekin batera, euskara dugu lehentasunezko hizkuntza Ekogunean. Izan ere, ekologiaren parkea izanik, euskararentzat ere arnasgune gara, hizkuntza aniztasuna bultzatzen dugu.
Mila esker beraz, prozesu honetan bidelagun izan zaituztegun pertsona eta erakundeei. Zorionak zuei ere.