Albisteak

2016 Urtarrila 21

Baratze Parke Sarea handitzen doa!

Beste hiru kide berri baratzak egitekotan dira: Billabona, Beasain eta Urnieta. 

Jada, Gipuzkoan nahiko zabalduak daude Ekoguneko Baratze Parke Sareko kideak, baratze ekologikoen giroa zabalduaz. Bada, aurten ere, sarea handitzen joango da, beste hiru kide berri baratzak egitekotan baitira: Billabona, Beasain eta Urnieta. 

Baratze Parke bakoitzak bere ezaugarriak izango ditu, biztanle e.a.-en arabera egokituak. Lehentxeago edo beranduxeago baina urte honen buruan bertako lurretan lanean hasteko moduan izango dira erabiltzaileak, beraz, denok lanera!