Albisteak

2014 Urria 23

Baratze Parke Sareko kideek konposta nola egin ikasi dute

Baratzetan sortzen diren hondakin begetalak egoki kudeatzea eta konpost on bat lortzea dira Baratze Parke guztietako arazo nagusiak.

Baratzetan sortzen diren hondakin begetalak egoki kudeatzea eta konpost on bat lortzea dira Baratze Parke guztietako arazo nagusiak. Arrazoi nagusiak baratzekideen arteko antolaketa falta batetik, eta konposta egiteko ezjakintasuna dira bestetik.

Irtenbidea aurkitze aldera eta Baratze Parke guztietako kideek konposta modu egoki batean egiten ikasteko, aurtengo udaberrian Auzokonpostaketa ikastaro bat antolatu genuen Kutxa Ekogunean. Ikastaro hori osatzeko, irailaren 15, 16 eta 17an Auzokonpostaketa tailerrak egin ziren Errenteria, Tolosa, Alegi, Hernani eta Ekoguneko Baratze Parkeetan, tontorreko teknika gauzatuz.

Tailerrak praktikoak izan ziren: kontutan hartu beharreko arau orokorretatik abiatuta, prozesuaren xehetasunak azaldu ziren eta konpost on bat lortzeko zer eta nola egin behar den ere ikasi ahal izan zuten erabiltzaileek, betiere baratze bakoitzean konposta kudeatzeko modura egokituz.

Formazio-ekintza hauetako babeslea Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa (GHK) izan da.