Albisteak

2017 Iraila 26

Baratze Parke Sareko Topaketak aurten Tolosan

Kutxa Ekogunea eta Tolosako Udaleko ordezkariak, Tolosako Baratze Parkeko Topaketak aurkezten.

Baratze Parke Sarea, Kutxa Ekoguneak bultzaturiko proiektua da, Udal desberdinekin elkarlanean eta bere helburu nagusia, Gipuzkoa herri ezberdinetan herri baratzeak sortzea da, bertako herritarrek beren barazki ekologikoak ekoiztu ahal izateko. Gaur egun 17 Baratze Parke dira (datorren astean 18.a jarriko da martxan, Beasaingoa) eta horietako bat da Tolosakoa, Iurreamendi Zaharren Egoitzan kokatzen dena.

Datorren Urriak 1ean goizez Tolosan ospatuko diren Topaketak, Baratze Parke ezberdinetako erabiltzaileak elkar ezagutu eta beren ideiak konpartitzeko balioko dute eta aurten lehen aldiz festa giroan izango da, adin guztientzako aktibitateekin: Jakoba Errekondorekin KomikHitzaldia, haurrentzako tailerrak, pintxoak, trikitixa…

Gipuzkoako Baratze Parketako erabiltzaile guztiak gonbidatuta daude, baita baratzetako erabiltzaileak ez direnak ere.

EGITARAUA

10:30-12:00 Komikhitzaldia, Jakoba Errekondo

11:00-12:00 Hazi bonbak, haurren tailerra

12:00 hamaiketakoa. Bisita gidatuak, sari banaketak, trikitilariak…

14:00 Herri bazkaria

Ikusi 28 kanalaren bideoa