Albisteak

2016 Otsaila 01

Baratze Parke Sareko topaketak

Aurreko ostiralean ospatu genituen Baratze Parke Sareko Topaketak. Bertan, Gipuzkoako Baratze Parke ezberdinetako politikari, teknikari eta elkartekideek parte hartu zuten.

Guztira 30 lagun inguru elkartu ginen. Aurkezpen ofizialen ondoren, Jakoba Errekondok munduan zehar hiri baratzeen zabalkundea nola izan den azaldu zigun, oso hitzaldi interesgarrian.

Hamaiketako ekologiko goxo baten ondoren, Baratze Parke ezberdinetan egin diren aktibitateez hitz egitearekin bat, beraietan burutu diren hainbat praktika on azaldu zizkiguten. Oso gai interesgarria eta jardunaldietako beste partaideen interesa piztu zuena, parte hartze ederrarekin!

Bukatzeko, lan talde ezberdinak osatu genituen, Baratze Parke ezberdinetako gai ezberdinak jorratu eta hobekuntzak proposatzeko. Ateratako emaitzak denen bistara jarri genituen bukaeran, norberak bere Baratze Parkean aplika ditzan.

Guztia Ekoguneko Haur Parke berrian, gune ezin hobean eta giro hobeagoan! Berandu gabe izango ditugu bertan ateratako ondorioak web-ean.