Proiektu teknologiko hoberenak saritzen dituen Buber sarietan Baratze Parke Sareko webguneak saria irabazi du. Era berean, Euskararen Ginkanako webgunea finalista izan da. Bi webguneen web garapena Lotura-k egin du.
Baratze Parkeko webguneak
Baratze Parke Sareko webgunea duela hilabete jarri genuen martxan eta baratzezaintzaren inguruko informazioa erraz-erraz aurkituko duzue bertan. Guztiontzako aholkuak, landatze egutegiak, landareen zaintza, hasiberrientzako argibideak eta askoz gehiago. Zure balkoian baratza jarri nahi duzu? Baratzaren misterioak argitu nahi dituzu?
Sartu Baratze Parke Sareko webgune berrian!
Euskararen Ginkana webgunea
Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, hizkuntzarekiko jakin-mina eta irrika pizten duena. Partaideek webgune bidez egiten dituzte izenemateak eta baita lehiaketan zehar izaten diren probak.
Zuk ere izena eman nahi baduzu sartu euskararenginkana.eus webgunean.