Albisteak

2015 Urria 13

Baratze Parkeetako uzta Usurbilgo kilometroetan

Urriak 4ean, Usurbilen, bertako ikastolaren aldeko festa ospatu zen eta Ekoguneko Baratze Parkeak ere bertan parte hartu zuen.

Urriak 4ean, Usurbilen, bertako ikastolaren aldeko festa ospatu zen eta Kutxa Ekogunearen Baratze Parke Sareak ere bertan parte hartu zuen.

Baratze Parkeetan bildutako barazkien erakusketa koloretsua ikusgai izan zuten bertara gerturatu zirenek: 20 tomate barietate inguru, kolore ezberdinetakoak; piperrak beste hainbeste, batzuk gozoak eta beste asko minak; kakahueteak moduko fruituak, kotoi landarea...

Jende asko gerturatu zen bertara eta modu honetan, Euskal Herriko baratzeetan, betiko barazkiez gain, horrelako barazki xelebreak ere ekoitzi ahal direla ikasi zuten.