Albisteak

2013 Maiatza 14

Baratze Parkeko lursailen emakida-prozesuaren emaitzak argitaratuta daude

Kutxa Ekogunea Gipuzkoako Baratze Parkeko egoitza nagusia izango da eta eraikitzeko obrak aurrera doaz. Irekiera 2013ko ekainerako espero da. Bertan, 167 lursail izango dira, neurri eta ezaugarri ezberdineko pertsona taldeentzat.

250 pertsona inguruk eman dute izena Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean lursail bat izateko eskaeran eta dagoeneko emakida prozesua eginda dago. 

Jarraian kontsulta ditzakezu emakida prozesu horren emaitzak:

- Emaitzak
- Emakida-prozesua

Lur-sail bat egokitu bazaizu, datozen egunetan zurekin kontaktuan jarriko gara.

Lursailari uko egin nahi badiozu idatzi mezu bat zure datuekin (izen-abizenak eta emaila) baratzeparkea@ekogunea.eus helbidera.