Albisteak

2015 Apirila 16

Baratzean laguntza behar duzu?

Baratze Parketan sortzen diren hondar begetalak birrintzeko lanak eta inguruko landaretzaren garbiketak kontratatu ditzakete ere Baratze Parketako Elkarteek hemendik aurrera.

Baratze Parkeko partzela baten jabe zara eta ez duzu denborarik lurra prestatzeko? Gehiegizko neketsua egiten zaizu? Lurra prestatzeko norbait bilatzen ari zara? Jakin ezazu Baratze Parke Sarearen bitartez lurra prestatzeko zerbitzua kontratatu dezakezula.

Baratze Parketan sortzen diren hondar begetalak birrintzeko lanak (konpostaketa errazteko) eta inguruko landaretzaren garbiketak kontratatu ditzakete ere Baratze Parketako Elkarteek hemendik aurrera.Hiru zerbitzu hauen baldintzak eta xehetasun guztiak irudiaren azpian duzun eskaera orrian topatuko dituzu.

Zerbitzu baten eskaera egiteko goiko dokumentuko bi atalak bete eta korreo elektronikoz bidali ezazu dokumentua helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus. Zure eskaera jaso ondoren, Sareko teknikari bat jarriko da harremanetan zurekin.

Eskaera bete eta entregatu dezakezu ere furgobaratzean, zure Baratze Parkeko bisita egunean.