Albisteak

2015 Iraila 15

Baratzeko estreinaldi handiak datoz Zinemaldira!

Kutxa Ekoguneak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren baitan garaiko produktuen kontsumoa bultzatzeko kanpaina berriztatzailea jarriko du martxan.

Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria, Mikel Insausti Kutxa Ekoguneko zuzendaria eta Txomin Jauregi Pantoriko arduraduna, aurkezpenan.

Gaur goizean Mikel Insausti, Kutxa Ekoguneko Zuzendariak eta Txomin Jauregik, Pantori proiektuaren arduradunak prentsaurrekoa eskaini dute garaikoa kanpañak Zinemaldian zehar antolatuko dituen ekintza ezberdinak azaltzeko. Aurkezpenean José Luis Rebordinos, Zinemaldiko Zuzendaria ere izan da.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak eta bertako filmeen estreinaldiek sortarazten duten grina urtean urte gero eta nabarmenagoa da eta arrazoi horregatik, Kutxa Ekoguneak Zinemaldiko ikuslegoaren inplikazioa lortu nahi du kanpaina berriztatzaile baten bitartez. Kanpaina honek garaiko produktuak eta film mitikoak erabiliz, mezuak umore klabean proposatzen ditu gertutasun ikuspegitik eta publikoaren ideia berriak jasoko ditu trukean sariak banatuz.

Ekimen honen helburua bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeaz gain, gizarteak barazkiak eta frutak kontsumitzeko ohituretan eragitea da: eguneroko ohiturak urtaroen arabera egokitzen ditugun bezala, elikatzeko aukeratzen ditugun produktu freskoetan ere, hauen jatorria eta sasoia kontuan izan ditzagun.

Gogoeta honen ondorioa da BARATZEKO ESTREINALDI HANDIAK kanpaina, publiko guztiari zuzendutako kanpaina eta informatiboa izateaz gain, zerbait dibertigarria eta hurbilekoa. Gainera kanpainak duen planteamentuagaitik Zinemaldiaren filosofiarekin ere bat datorrena.

Kanpaina honen bidez, Kutxa Ekoguneak aurrerapauso bat ematen du garaiko elikagaien kontsumoaren alde, ingurumenarekiko jasangarriak direlako, tokiko ekonomia sustatzen laguntzen dutelako, zaporetsuagoak eta nutritiboagoak direlako eta gure paisaia mantentzen laguntzen dutelako.

Kanpainak soporte eta ekintza ezberdinak garatuko ditu: Batetik spot bat ikuslegoa gure garaiko webera bideratzeko, bertan hurrengo estreinaldien berri izateaz gain, sasoiko produktuak kontsumitzearen abantaila guztiak azaltzen baitira. Bestetik, Donostiako Alde zaharreko barazki eta fruitu dendatan jarriko diren kartelak, idulkiak eta arbelak kontsumitzaileari garaian dauden produktuei buruzko informazioa eskainiko die, horrela oinarrizko mezuaren zabalkundea lortuz. Eta hirugarrenik GARAIKOA izeneko mugikorrentzako aplikazio bat, Estatuko lurralde edota autonomia-erkidego guztietako sasoiko produktuen zerrenda errazten diguna. Android eta Iphone mugikorrekin bateragarria eta doakoa da aplikazio hau. Espainiako eskulade bakoitzean garaiko produktuak zeintzuk diren identifikatzea ahalbideratzen du eta 4 hizkuntzetan (euskera, katalana, galiziera eta gaztelania) garatuta dago.

Eta kanpainaren ikusgarritasuna areagotzeko, besteak beste, garaiko produktuen eta film ezanguratsuen kartel hauek izango ditugu ikusgai:

                   

Kanpainan parte hartuko duten fruta eta barazki dendak ere ezinbestekoak dira ekimen hau aurrera eramateko, bezeroei informazio egokia eta modu argian eskaini ahal izateko. Modu honetan, kontsumitzaileek eguneroko erosketan garaiko produktuen inguruko informazioa eskura izango dute denda hauetan: BioLeku, Amaia Frutadenda (Bretxa 12), Lur Lan (Ekomuseo), Ibericos de Luxe, Super Baratze, Sentido Común, Aitor Lasa eta Pantori.

Eta denda horietan, bezeroek bost eurotako garaiko produktuen erosketa bat egiten dutenean sukalde zapi bat oparituko zaie.

 

Kanpaina Donostiako Okendo plazan izango da Zinemaldian

Gainera BARATZEKO ESTREINALDI HANDIAK kanpaina ikusgai izango da Okendo plazan kokatuko dugun stand batean irailaren 18-tik 20-ra. Bertan, sasoiko produktuei buruzko informazioa eta mugikorrarentzako aplikazioa jaisteko instrukzioak jasotzeaz gain, garaiko produktuak eta filmak batzen dituzten ideien lehiaketan parte hartzeko aukera izango du bertaratzen den edonork eta trukean urtaroka gure lurraldeko sasoiko produktuak banatzen dituen sukalde zapia izango du opari. Eta partehartzaile guztiek gainera, garaiko produktu horien eta Kutxa Ekoguneako beste hainbat produktuen otarraren zozketan parte hartuko dute.

Publiko parte-hartzailearen artean jasotako ideia berriekin gainera, baratzeko estreinaldien kanpaina haundituko dugu eta Gipuzkoako lurraldeko herri eta azoka desberdinetan zabalduko dugu etorkizunean.

Informazio gehiago:  
http://www.baratzekoestreinaldihandiak.com/