Albisteak

2015 Otsaila 17

Baratzetako hondakin bejetalen zikloa ixten Errenteriako Baratze Parkean

Errenteriako Baratze Parkeko kideek ere sortu dute dagoeneko konpostaketa taldea eta jotake hasi dira lanean.

Errenteriako Baratze Parkeko kideek ere sortu dute dagoeneko konpostaketa taldea eta jotake hasi dira lanean. Izan ere, pasaden otsailaren 12an, lehen konpost piloa egin zuten konpostakideek, Baratze Parkeko txabolaren atzeko maldako konpostagunean. Konpostatzeko tontorreko teknika jarraituz, pila egin dute, material berde eta lehorra tartekatuz, eta oihal batez estaliz, hobeto mantentzeko.

Errenteriako baratzekideek bigarren eta hirugarren piloak ere egitea aurreikusten dute beste bi konpostaguneetan, datorren martxo aldera. Ondorioz, hemendik 6-9 hilabetera lortuko dute beraiek egindako konposta edukitzea, bertako baratzeak ongarriztatzeko erabili ahal izateko.