Albisteak

2015 Urtarrila 15

Baratzezaintzako ikastaro berriak!

Aurtengo lehen hiruhilekoko ikastaro eskaintza berria prest dago jada.

Aurtengo lehen hiruhilekoko ikastaro eskaintza berria prest dago jada. Baratzeetako erabiltzaileei interesatu ahal zaizkien hainbat gai jorratuko dira bertan.

Ilargiak landareetan duen eragina, gure baratzeetan aurkitu ditzakegun gaixotasun eta izurriak, baratze bat hasiera-hasieratik lantzeko tailer guztiz praktiko bat... dira aurkituko dituzuen aukeretako batzuk. Orokorrean atal praktikoak pisu handia izango du tailer hauetan, bertan ikasitakoa norbere baratzean praktikan jartzeko.

Izen emateak jada zabalik daude, beraz, badakizue... Apunta zaitezte!