Kutxa Ekoguneak eta Beasain, Itsasondo eta Legorretako udalek ETXEKO URA kanpaina abian jarri dute beren udalerrietan iturriko uraren erabilera bultzatzeko asmoz. Ekimen honek helburu hirukoitza du: uraren kalitatea bistaratzea, plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua gutxitzea eta kontsumitzaileak kontsumo kontziente baterako bidean jarrera aldaketak barneratzea.
ETXEKO URA ekimenaren asmoa Gipuzkoako iturriko uraren kalitateari balioa ematea da, eta, horretarako, datozen asteetan beirazko ur pitxar berrerabilgarriak banatuko dira kanpaina honetan parte hartzeko interesa azaldu duten ostalarien artean.
Modu honetan, ostalariek iturriko ura aprobetxatuz kalitate berbera eskainiko dute, baina aztarna ekologikorik gabe. Gainera, bezeroek etxetik kanpo uraren kontsumo ohiturak berritzea lortuko dugu kanpainak irauten duen denbora tartetik harago.
Beasain, Itsasondo eta Legorretako udalek eskerrak eman nahi dizkiete kanpainan parte hartzen ari diren eskualdeko establezimenduei, eta herritarrak eta bertako familiak animatu nahi dituzte taberna edo jatetxeetan iturriko ura eskatzera, bizitza kalitatean hobetu eta ingurumenaren hobekuntzan aurrera egiteko norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoa baita.