Albisteak

2016 Iraila 27

Bergarako Kilometroetan izango gara igandean

Igande honetan urriak 2, Bergaran Kilometroak festa ospatuko da Dmasa lelopean. Kutxa Ekoguneko lankide batzuk hantxe izango gara, 2.gunean Espoloian hain zuzen ere.

Goizetik hasi eta egun osoan zehar 'Hazi bonbak' izeneko tailerra eskainiko dugu. Hezkuntza programari buruzko informazioa ere emango dugu. Izan ere, aurtengo berrikuntzetako bat Hizkuntza-ekologia gaia da, eta han izango gara gaiari buruzko azalpen guztiak ematen

Iganderan ikusiko dugu elkar!

- Kontsultatu Kilometroak 2016ko programa