Albisteak

2014 Azaroa 07

Bertoko produktuak dastatuz, euskara bultzatu!

Gabonak gertu ditugula kontutan harturik, garai aproposa da bertoko produktuen saski bat erosiz euskara bultzatzeko.

Gabonak gertu ditugula kontutan harturik, garai aproposa da bertoko produktuen saski bat erosiz euskara bultzatzeko. Bi ekimen interesgarri dituzue aukeran.

Errigorakoa da lehena. Nafarroa hegoaldeko produktuekin saski bat osatu dute, piper, zainzuri, zuku e.a.-ez osatua. Eskaera azaroaren 12a baino lehen egin beharra dago eta ondoren, Euskal Herri osoan banatuta dauden banaketa puntuetako batean jaso ahalko dugu. Nafarroan euskara bultzatzeko ekimen polita!  Errigora

Bigarrena Xiberuan eginikoa da. Bi aukera ditugu, bertako gazta, ezti e.a.-ez osatutako saski honekin, euskarari bultzada bat ematen lagunduko dugu. Egin ezazu eskaera eta gozatu bertoko produktuez! Xiberoan euskara bultzatuz