Albisteak

2015 Ekaina 17

Beste Baratze Parke bat Sarean: Anoetakoa

Ostegun honetan (ekainaren 18a), arratsaldeko 18:00tan Anoetako Baratze Parkea inauguratuko da.

Ostegun honetan (ekainaren 18a), arratsaldeko 18:00tan Anoetako Baratze Parkea inauguratuko da. Aldi berean, auzokonpostake-tailerra burutuko da, irekia eta doakoa Sareko baratzekide guztientzako.

Baratzetan sortutako hondar begetalekin luarra (konposta) modu kolektibo batean egiten ikastea da tailer praktiko honen helburu nagusia. Tailerrean parte hartzeko ez da izena eman beharrik, bertara 18:00 aldera gerturatzearekin nahikoa da: Anoetako Baratze Parkea Galbaio zonaldean kokatzen da, Anoetako Herri Ikastolaren ondoan.