Garberarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu merkataritza-gunean haur-tailerrak antolatzeko, ingurumenari buruzko kontzientziazio gaietan ahaleginak batzeko helburuarekin. Jarduerak 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduak dira, eta ostiralero 17etatik 20etara egingo dira Garberako plaza nagusian (Media Markten azpian), hil honetan hasi eta ekainera bitartean.
Lehen tailerra bihar, martxoak 17, izango da 17:00etatik aurrera. Animatu!
Haurrak Garberako tailerretan parte hartzen.