Albisteak

2022 Martxoa 15

Bihotz Berdeak Programaren 3 saio besterik ez dira falta lehen ikasturtea amaitzeko

Hilaren 20an, igandea, Bihotz Berdeak programaren partaideak hitzordu berri bat dute, oraingo honetan Zumaian.

Saioan, 'MAREARTEKO PLATAFORMAK: Itsasoaren ur-tapakiaren azpiko mundua ikertzen' izenburupekoa, eta Gonzalo TORRE OLEAGAren laguntzarekin (Zumaiako Geoparkea), Zumaiako marearteko plataformako putzuetan Itsas-landareak eta -animaliak behatzeko aukera izango dute gure Bihotz Berdeek, itsas behera aprobetxatuz

Identifikatu, sailkatu, beraien anatomia eta biologia ezagutu, eta kontserbazio egoera kontuan hartuta, zaintzeko konpromisoa hartuko dute gaztetxoek.

Hemendik aurrera hondartzara joango direnean igeri eta lagunekin egon bai, baina again bizidun hauen bila ere ibiliko dira, eta beraien lagun zein familiei gehiago jakiteko grina piztu ere seguru aski.