Albisteak

2014 Iraila 04

Biokultura azoka Bilbon urria hasieran

Urriaren 3tik 5a bitarte egingo den Produktu Ekologiko eta Kontsumo Arduratsuaren Azoka honetan, arlo ezberdinekin lotutako produktu ekologikoak aurkitu eta beraietaz informatzeko aukera izango dugu. 

Gutxi falta da Biokulturaren Bilboko 2. edizioari hasiera emateko. Urriaren 3tik 5a bitarte egingo den Produktu Ekologiko eta Kontsumo Arduratsuaren Azoka honetan, arlo ezberdinekin lotutako produktu ekologikoak aurkitu eta beraietaz informatzeko aukera izango dugu: nekazaritza, bioeraikuntza, arropak, terapia alternatiboak, ekologia…

Erakusketa atalaz gain, hitzaldi, tailer, degustazio e.a. egingo dira, bai profesional eta baita publiko orokorrarentzako ere. Asteburu osoan zehar “MamaTerra” gunea ere bisitatu ahalko da, Haurtzaroaren Jaialdi Ekologikoa, haurrak ere elikagai ekologikoen mundura gertura daitezen jolasaren bidez.

Amaitzeko, aurtengo edizioan Kepa Junkera & Sorginak-en kontzertua ere entzun ahal izango dugu igandean, beraien azken lana aurkezten, “Una pequeña historia de la trikitixa”.

Beraz badakizue, ez dago aitzakiarik ez joateko!