Albisteak

2015 Abuztua 17

Biozelai, bertako barazki eta fruituak online

Biozelai, 2014ean sortu zen bertako nekazari ekologikoen barazki eta fruitu ekologikoak kontsumitzaileari modu errazagoan eskuragarri jartzeko asmoarekin. ENEEKek ziurtagiritako lehen web orria da berau.

Ohiko barazki denda batek bezala funtzionatzen du baina erosketa internet bidez egin ondoren, astean behin egiten dute banaketa etxez-etxe. Gatikakoak dira eta beraien banaketa eremua 30km inguruan egiten dute.

Barazki eta frutez gain, arrautza eta olioa ere eskaintzen dute eta denborarekin garbiketa produktuak, krema eta xaboiak ere eskaintzeko asmoa dute.

Beraz badakizue, orain ez dago aitzakiarik bertako barazki eta fruta ekologikoak jateko.