Albisteak

2015 Ekaina 24

B_laze lorategiaren irekiera Ekogunean

B_laze lorategiaren irekiera ospatuko dugu Ekogunean Uda sasoian sartzearekin batera Ekogunean.

Gilles Clément-ek abiatutako Lorategia mugimenduan izeneko filosofian oinarritutako lorategia da B_laze, agertzen eta desagertzen den lorategi ekologikoa.

2014-15 ikasturtean Kutxa Ekoguneak eta Lanbide Heziketako Kunsthal eta Fraisoro eskolekin bultzatutako hezkuntza proiektuaren emaitza da 2.000m2ko lorategi hau. Disziplina desberdinetako 20 ikaslek parte hartu dute proiektuaren diseinu eta exekuzioan eta Ekoguneak ezarritako irizpide ekologikoak eta beharrak aintzat hartuta lan bikainia burutu dute. Ikasketa mundua eta lan munduaren arteko loturak eta zubiak eraikitzeko proiektu erreala da B_laze, eginez ikasiaz eta ikasitakoa eginez.

B_laze atseden hartzeko eta itzalean jolastu eta solasteko gune aproposa izatez gain, naturaren eboluzioa behatu eta ulertzeko lorategi aldakorra da. Naturaren eboluzioak nolako lorategia sortzen jarraituko duen ikusteko dago.

Etorri lorategiaz gozatzera Ekogunera!


Deskargatu (1.4 Mb.)