Albisteak

2017 Apirila 24

Donostiako 2.go Bioeraikuntza astea

Ingurune osasuntsu batean bizi al gara?

Zein harreman dago gure etxebizitzen eta osasunaren artean? Bioeraikuntzak edo habitataren biologiak, gizakiak bere inguru hiritartuarekin eta hauek osatuta dauden materialekin duen harremana aztertzen du, lantoki zein etxebizitzetan. 

2017ko maiatzaren 15etik 20ra. Tabakalerako Kutxa Kultur plazan eta Cristina Enea Parkea (Donostia) 

Astelehena, maiatzak 15. Bioeraikuntza, errealitate bat.

19:00: Erakusketaren irekiera. “Etxeko Mikronatura”.

19:05: Hitzaldia. Ingurune jasangarri baterako hiriak. Hizlaria: Carlos Verdaguer. Hirigintza alorreko arkitektoa eta Madrileko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan hirigintza irakasle elkartua.

19:45: Hitzaldia. Zer da bioeraikuntza hirian? Errealitatea ala utopia? Hizlaria: Carles Labernia. Arkitekto Teknikoa eta Lleidako Unibertsitateko irakaslea.

20:30: Mahai-ingurua. Bioeraikuntza, errealitate bat. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Baubiologie Espainiar Institutua eta Kursaal Green.

Asteartea, maiatzak 16. Bioeraikuntza eta osasuna.

19:00: Hitzaldia. Osasun desberdintasunak hirietan. Hizlaria: Carme Borrel, Bartzelonako Osasun Publikoko Agentzia.

20:00: Hitzaldia. Osasuna eta bizi garen lekuen garrantzia. Hitzaldia. Baubiologie Espainiar Institutuaren aholkularitza.

Asteazkena, maiatzak 17. Egurraren erabilera Euskal Herriko eraikuntzan.                          

19:00: Dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa: Gutik zura (Iraupena: 90 min. Hizkuntza: euskara, gaztelerazko azpitituluekin). 

20:30: Solasaldia. Egurraren erabilera Euskal Herriko eraikuntzan. Habic, Aldundiko arduraduna, Mari Jose Barriola. 

Osteguna, maiatzak 18. Bioeraikuntza edo eraikuntza industrializatua.

19:00: Dokumentalaren proiekzioa: Alone in the Wilderness (Iraupena: 60 min. Hizkuntza: Ingelesa, gaztelerazko azpitituluekin). 

20:00: Solasaldia. Bioeraikuntza vs. Eraikuntza Industrializatua: bioeraikuntzaren erronkak, eraikuntza konbentzionalaren alternatiba gisa. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Baubiologie Espainiar Institutua eta Kursaal Green.

Larunbata, maiatzak 20. Hitzetatik ekintzetara. Material naturalen inguruko tailer parte-hartzaileak aire librean.

10:00: Tailer praktikoak haur eta helduentzat Olatu Talkaren markoaren baitan. Joachim Reinecke-ren azalpenei jarraiki eta material naturaletatik abiatuz, kareore eta pigmentuak ekoitziko dira, ondoren José Manuel Bereziartua “Bere” artistak diseinaturiko horma-irudi bat irudikatzeko.

Larunbateko tailerretan parte hartzea doakoa da, baina plazak mugatuak dira eta izenematea ezinbestekoa da. Etortzeko bazara, eman izena.

Informazio gehiago Kursaal Green-en webgunean