Albisteak

2015 Urria 18

Donostiako Easo Politeknikoko talde bat Kutxa Ekogunean bisitan

Pasa den urriaren 16an Donostiako Easo Politeknikoko talde baten bisita jaso genuen Kutxa Ekogunean, Ingurumen Hezkuntzako, 1. mailako ikasle eta irakasleak alegia. Ordu t'erdiko bisitatxoan Ekogunea Parkean martxan ditugun zenbait proiektu ezagutu ahal izan zituzten: Zabalaga errekaren berreskurapena, araztegi natural berria edo Ekoguneko urbanizazio lanetan kontutan edukitako irizpide jasangarriak.

Ekoguneko Baratze Parkea ezagutu ondoren, Baratza Eskolako ibilbidea ere egin zuten, landare exotikoak, lore jangarriak edo baratzeko bitxikeriak ezagutuz. Batek baino gehiagok piper minenak ere probatu zituzten! Ausartak!