Albisteak

2018 Maiatza 16

Donostiako III. Bioeraikuntzaren Astea arnasten dugun aireagatik kezkatuta

III. Bioeraikuntza asteko programa

Maiatzak 17tik, osteguna, 19ra, larunbata, Donostiako Maria Cristina hotelaren eta Victoria Eugenia antzokiare arteko Okendo plazan kokatuko den karpa batean hitzaldiak, bisita gidatuak eta material naturalen erakusketa bat izango dira, bai eta airearen kalitateari loturiko informazio-panelak, artikuluak eta ikerketak ere.

Badakigu zer aire arnasten dugun? Horixe da aurten Kursaal Green-ek, Cristina Enea Fundazioak eta Kutxa Ekoguneak antolatutzen dugun Donostiako Bioeraikuntzaren Asteak botatzen duen galdera, bere hirugarren edizioan. Bere helburua da ezagutzera ematea arnasten dugun airearen kalitatea, eraikin barrukoak nahiz kanpokoak, gure osasunean eta jardunean.

Zenbait azterketaren arabera Europan 84 milioi pertsona inguru hezetasunak dituzten etxebizitzetan bizi dira, eraikin barruko airearen kalitatea eskasa izanik.

Karpa bat Donostia erdigunean

Donostiako III. Bioeraikuntzaren Asteak dakarren berrikuntza nagusia bere kokapena da. Aurten antolakuntzak kalera ateratzea erabaki du, eta 100 m2 baino gehiagoko karpa bat jarriko da Okendo plazan, Maria Cristina hotelaren eta Victoria Eugenia antzokiaren artean. Karpa jendearentzat irekita egongo da maiatzaren 17tik 19ra eta 3 egun iraungo duen egitarauaren baitan dauden jarduerak bertan izango dira.

Sarrera doakoa izango da eta bertan hitzaldiak izango dira, bai eta erakusketa zabal bat, bisita gidatuekin, gure hiriak eraikitzeko material naturalak, informazio-panelak, artikuloak eta ikerketak bilduko dituena, dena airearen kalitateari lotuta. Guztia, azken urte hauetan Kursaal Green-ek eginiko hainbat azterketa oinarri hartuta.

EGITARAUA

Maiatzak 17, osteguna

18:00 Herritarrei zuzendutako Bioeraikuntzaren 3. Astearen irekiera eta Bioeraikuntza-materialen erakusketaren inaugurazioa.

18:15 Hitzaldia eta solasaldia. “¿Sabes qué aire respiras? Vivir en una vivienda con humedad y moho”. Marta Epelde, Kursaal Green – Bioeraikuntza Aholkularitza

20:30 Karparen eta erakusketaren itxiera

Maiatzak 18, ostirala
10:00 Karparen eta Bioeraikuntza materialen erakusketaren irekiera.

10:30 Bioeraikuntza materialen erakusketara bisita teknikoa ikasleentzat (aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da 695 226 233)

11:30 Bioeraikuntza materialen erakusketara bisita teknikoa profesionalentzat (aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da 695 226 233)

17:00 Bioeraikuntza materialen erakusketara bisita tekniko irekia herritarrentzat (iraupena 30 min.)

18:30 Hitzaldia eta solasaldia. “¿Sabes qué aire respiras? ¿Cómo es la Calidad del aire en nuestras ciudades?”. Lexuri Yurrebaso, Tecnaliako Energia eta Ingurumena Saila

20:30 Karparen eta erakusketaren itxiera

Maiatzak 19, larunbata
10:00 Karparen eta Bioeraikuntza materialen erakusketaren irekiera.

11:30 Hitzaldia eta solasaldia. “¿Sabes qué aire respiras? Cómo los tóxicos de los materiales pueden afectar en el interior de las viviendas”. María Figols, Espainiako Baubiologie Institutuko Presidenteordea.

17:00 Bioeraikuntza materialen erakusketara bisita tekniko irekia herritarrentzat (iraupena 30 min.)

18:00 Bioeraikuntza materialen erakusketara bisita tekniko irekia herritarrentzat (iraupena 30 min.)

19:30 Karparen eta erakusketaren itxiera