Albisteak

2017 Apirila 05

Eibarrek Ontziratu zaitez! kanpainarekin bat egiten du

Ontziratu zaitez! kanpaina abian jarriko da apirilean, eta sei hilabetez luzatuko da. Kanpaina gaur, apirilaren 5ean, aurkeztu da, Eibarko udaletxean jarriko den informazio puntu baten irekieraz. Bertan izan dira Kutxa Ekogunea eta Udaleko ordezkariak.

Kanpainaren helburuak Eibarko dendetan paper eta plastikozko poltsen erabilera murriztea eta herritarren artean kontsumo arduratsuaren aldeko jokaera zabaltzea dira eta aurrera ateratzeko lehenik, dendariekin kontaktatu da. Eskertzekoa da agertu duten jarrera eta borondate ona”, adierazi dute bi erakundeetatik. Hala herriko 18 establezimendu batu dira ekimenera:

  • Arrandegiak: Arregui-Dominguez (Behekoa eta Goikoa), Genoveva – Maite, Guillermo, Maite, Merk&to, Soraya eta Vanesa-Gloria
  • Harategiak: Artamendi, Karlos, Gallega, Majid Amaña, Merk&to, Mugika, Oberena, Otegui, Rayan eta Tienda jardines

Bigarren pausoa herritarrei erosketak tuperrekin egitera gonbidatzea da. Horretarako norberak bere tuperrak erabil ditzake edo kanpainarako sortutako ontziak eskura ditzake 0,5€ren truke. Kanpainaren informazioa Unzaga plazan (udaletxeko arkupetan) banatuko da aprilaren 5ean (9.00-13.00) apirilaren 6ean arratsaldez (16:30-19:30) eta apirilaren 7an goizez (10:00-13:30). Ontziak informazio puntuan bertan eskuratu ahal izango dira, 0,5€ren truke etxebizitzako bat stock-a amaitu arte. Guztira 2100 ontzi banatzea espero da.

Kanpainak dirauen sei hilabeteetan zehar, herriko dendetan erosketak egiteko ontzi berrerabilgarria erabiltzen dutenek zozketa berezietarako txartelak lortuko dituzte. Hilean behin, 25 euroko balioa duten produktuen zozketa egingo da denda bakoitzean, hilero Eibarren ia 500€ sarietan banatuko direlarik.

Ekimen honekin hiru lorpen egiten direla ziurtatzen dute kanpainaren bultzatzaileek: batetik, erosketak egitea “erosoagoa” izango da. “Behin etxera heltzerakoan, ontzia zuzenean hozkailuan sartzeko aukera izango dute herritarrek; modu garbi batean gainera”.

Bestetik, saltokientzako kostua murriztu egiten da. Izan ere, ez dute hainbeste paper eta plastikozko poltsa erabili behar izango.  “Eta azkenik, lehengai gutxiago gastatuko denez, ingurumenarentzat, eta beraz guztiontzat, positiboa da”, gaineratu da.

Kutxa Ekoguneak 2011ko maiatzean Ontziratu zaitez! kanpaina Hernanin martxan jarri zuenetik,  egitasmoa Gipuzkoako ia 50 herrietara zabaldu da. “Ordutik hiru urte igaro dira, eta herritarrek ontzien erabilera barneratzen ari dira, eta ingurumena kaltetzen duen hondakin kopurua murrizten ari dira. Eibarren ere bide bera hartzea litzateke kanpaina honen helburu nagusia. Eta hori zuen, herritarren esku dago”.

Ontziratu zaitez! erabili eta sariak irabazi!!