Kutxa Ekoguneak antolatutako lehiaketan parte hartu nahi al duzu? Bisera haurrari edo haurreri jantzi, argazkia atera eta guri bidali! Parte hartzaileen artean Haur Parkerako urte guztirako bi bono zozketatuko ditugu. Nahi duzuenean Haur Parkera doainik etortzeko!
Animatu eta parte hartu ezazue Kutxa Ekoguneak udara honetan antolatu duen lehiaketan. Zuen haurraren edo haurren argazkiak atera Ekiren bisera jantzita dutela oporretan eta haurparkea@ekogunea.eus helbidera bidaliguzu argazkiari izenburua eta kokalekua jarriz. Irailean zehar parte hartzaile guztien artean, urtebeterako Haur Parkeko 2 bono zozketatuko ditugu.
Bisera Kutxa Ekoguneko Haur Parkean erosi dezakezue 3,95 euroren truke eta bost kolore ezberdin dituzue aukeratzeko: urdina, berdea, laranja, gorria edo horia. Biseren protagonista gure Haur Parkeko Eki erlea da.
Lehiaketaren ezaugarriak:
SARIA: Urtebeterako Haur Parkerako 2 bono zozketatuko dira
NOIZ: Irailean
NORA BIDALI: haurparkea@ekogunea.eus
Lehiaketara aurkeztutako argazkiak Kutxa Ekogunearen esku geratuko dira eta honek erabiltzeko, erreproduzitzeko eta hedatzeko eskubidea izango du egilearen izena aipatuz.