Albisteak

2015 Maiatza 22

EkoBira Oiartzunen izango da larunbat honetan

Kutxa Ekoguneak Oiartzungo Udalaren laguntzaz datorren larunbatean, maiatzak 23, EkoBira azoka antolatu du Oiartzunen. Udaberrirako prestatutako 3 azoketan azkena izango da.

Konkretuki EkoBira Oiartzungo Doneztebe plazan izango da goizez, 10:30-14:30etara eta arratsaldez 16:30-19:30etara. Azokara gerturatzen diren bisitariek egiaztatuko dute “beste kontsumo era bat posible dela”.

2011n EkoBiraren lehenengo edizioa martxan jarri zenetik, azoka ibiltari honek 21 udalerri ezberdinetan ikusgai jarri du bizimodu jasangarria egiteko aukera anitzak badaudela, bai elikadura alorrean eta baita energia-kontsumoan, aisialdian eta beste hainbat arlotan ere. Modu honetan, EkoBirak ingurumenean eragin edo inpaktu txikiagoa duten produktu eta zerbitzu ekologikoak kontsumitzeko aukerak herritarren eskura jartzen ditu.

EkoBiraz gain, bigarren eskuko azoka eta arratsaldez, haurrentzako tailerrak prestatu dira.

Oiartzungo EkoBiran parte hartuko duten hornitzaileek alor desberdinetako produktuak eskainiko dituzte: nekazaritza ekologikoa, artisautza, ekoetxea, berrerabilpena, murrizketa, etab.

NEKAZARITZA EKOLOGIKOA ETA  PRODUKTU EKOLOGIKOAK:

  • Arraztalo elkartea (Gaixo psikikoen elkartea) → Barazkiak
  • Pagoa garagardoa → Garagardo artisaua
  • Momotegi → Ahatekiak
  • Goiti Okindegia→ Ogi ekologikoa

BERTAKO PRODUKTUAK:

  • Txirbila →Pasta ekologikoa
  • Itxoste →Etxeko mermelada eta fruitu pureak

EKOETXEA:

  • Ekinazea→ Olio eta xaboi ekologikoak.
  • Aitor Bastarrika →Bufandak, galtzerdiak..
  • Potingues verdes vivos → Kosmetika naturala
  • Ekolor → Kimika naturalean oinarritutako pinturak

BERRERABILPENA:

  • Kulunkan →Haurrentzako artikulu erdiberrien salerosketa
  • Ttipi-Txapa →Txapak eta pitxiak
  • Colectivo Trashteando →birziklapena

2.ESKUKOA:

  • Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartea → Bigarren eskuko produktuak

MUGIKORTASUNA:

  • EVE → Ibilgailu elektrikoak

ARTISAUTZA:

  • Kumea → Artisautza eta berrerabilpena
  • Zapatari → Eskuz egindako zapatak
  • La sombrera loca → Txapelak

TURISMO AKTIBOA ETA INGURUMENA:

  • Debanatura→Ingurumen heziketa eta jasangarritasuna